ASUN CASASOLA IPUIN LABUR LEHIAKETAREN OINARRIAK

1. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan bi pertsona multzok parte har dezakete, bakarka nahiz taldean:

  • GAZTEEK: 2006tik 2012era bitartean jaiotakoek.
  • HELDUEK: 2005an edo lehenago jaiotakoek.

Munduko edozein txokotatik bidali ahal izango dira ipuinak.

2. LANAK

Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa (ez dira onartuko orrialde gehiago dituzten idazlanak). Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa; ez da onartuko itzulpenik. Lanak DIN A4 formatuan, espazio bikoitzarekin idatziko dira, “Arial” letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.

3. GAIA

Aurten berrikuntza gisa bi gai izango dira. Gazte kategoriarentzat bat eta helduen kategoriarentzat beste bat.

Indarkeria matxista haurren begiradatik irudikatzeko lanean jarriko ditugu idazle helduak. Nola ikusten dute umeek indarkeria matxista?

Idazle gazteak aldiz, mutilek edo gizonek indarkeria matxistaren aurrean zer egin beharko dutenaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu.

4. KATEGORIAK

Lau kategoria izango ditu lehiaketak:

A) Euskarazko Gazte Kategoria.
B) Gaztelaniazko Gazte Kategoria.
C) Euskarazko Helduen Kategoria.
D) Gaztelaniazko Helduen Kategoria.

5. AURKEZPENA

2022eko azaroaren 25ean hasi eta lanak bidaltzeko azken epea 2022ko otsailaren 8a izango da. Lanak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidal daitezke.

Posta arruntaz honako helbidera:
BDS koop.
Aixin Zolua Ibilbidea, 5
20304 Irun, Gipuzkoa, 20304

  • Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan.
  • Gutun-azalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa (eta zein kategorian parte hartzen den: A, B, C edo D)”.
  • Original bakoitza ezizenez sinatuko da.
  • Gutun-azal handiaren barruan derrigorrezkoa da beste gutun-azal itxi bat sartzea.
  • Gutun-azal txiki horren kanpoan ezizena bakarrik jarriko da eta barruan datu hauek idatzi behar dira orri batean: ezizena, egilearen izen-abizenak, NAN zkia., helbidea, jaioteguna, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta.

Posta elektronikoz asuncasasolaipuina@gmail.com helbidera bidaliko dira.

E-mailaren gaian zera idatziko da: “Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa” eta lehiaketaren kategoria (adib. “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa A Kategoria”). Ipuina ezizen batekin sinatuta atxikita bidaliko da PDF formatuan, eta ezizen bera eta “datuak” hitzarekin izendatutako (“XXX datuak”) beste dokumentu batean, honako elementuekin:

  • Ezizena
  • Egilearen Izen-Abizenak
  • NAN zbkia.
  • Jaioteguna
  • Helbidea
  • Harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta

Antolatzaileek ipuinak soilik bidaliko dizkiete epaileei, egileen anonimotasuna mantentzeko.

6. HAUTAKETA PROZESUA

Epaimahaia Antolakuntzak osatuko du, erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai horrek aukeraketa egingo du. Deliberoa 2023eko martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian. Irabazleei modu pertsonalean jakinaraziko zaie lehenago.

7. SARIAK

Kategoria bakoitzeko irabazle bat izango da (guztira, lau saridun): diru sari eta liburu sorta bana jasoko du haietako bakoitzak. A eta B kategorietako irabazleek 100 euroko diru saria izango dute. C eta D kategorietako irabazleek 300 euroko diru saria jasoko dute. Liburu sortek 50 euro inguruko balioa izango dute Iruñeko Katakrak liburu-dendaren eskutik: mezu feminista duten obrak edota emakumezko autorea dutenak izango dira guztiak. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

8. JABETZA

Lanak Asun Casasola Elkartearen jabetzan geratuko dira eta kultura jarduerak egiteko zein sentsibilitate kanpainak hedatzeko asmoz argitaratu ahal izango ditu, egilearen izena aipatuta.

9. OHARRAK

Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar berekin.